/eu/
- › Castellano
- › Euskara
Bezero agurgarria, lerro hauen bitartez, lehenik eta behin, gure zorionik beroena eman nahi dizugu Arretxe Gaineko Oñaurre eremuan eraiki eta sustatzeko asmoa daukagun prezio kontzertatuko 16 etxebizitza libreetako bat tokatu zaizulako.

Planoak ikusterakoan etxebizitza bakoitzak duen prezioa ikusi ahal izango duzu, dagokion garaje eta trastelekua barne.

Zimendua eta egitura, hormigoi armatuan eta norabide bakarreko forjatuan edo lauza armatuan egingo da.
10 cm lodierako panel aurrefabrikatuaz eratutako kanpo-itxitura, aire-ganbera isolamendu termikoarekin eta adreilu hutsezko horma bikoitzezko trenkadaz osatua. Behe solairuan ageriko adreiluzko fabrika edo zeramikazko adreilu zarpiatu eta pintatua, fatxadaren zati desberdinak kontuan hartuta, aire-ganbera isolamendu termikoarekin eta adreilu hutsezko horma bikoitzezko trenkadaz osatua
Barneko banaketa, zeramikazko adreilu hutsezko horma bikoitzezko trenkadaren bitartez egingo da.
Etxebizitzen eta zonalde komunen arteko bereizketa, indarrean dagoen arautegia betez egingo da.
Horma-gailurrak eta leiho-isurkiak hormigoi polimeroan.
Aluminiozko leihoak. Kristalak jartzerakoan beira bikoitzekoa, aire-ganberarekin, erabiliko da. Aluminiozko pertsiana bilgarriak.
Esekitokiak aluminiozko xaflez itxita.
Etxeetara sartzeko ateak haritzezko egurrez bukatuta, segurtasunezko hiru puntutan itxita eta behatxuloarekin.
Pasabideko ateak haritzezko egurrez bukatuta, eskutoki eta burdineria altzairu herdoilgaitzean
Egongela eta atondoan kristaldun ateak.
Altzariak eta etxetresna elektrikoak jarrita, ondorengoak direlarik: arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua, altzairu herdoilgaitzezko harraska, ke-kanpaia, bitrozeramikazko plaka, labe elektrikoa, hozkailua eta mikrouhina.
Logela, pasabide eta egongeletan, parket flotatzailea.
Komun, bainugela eta sukaldean gres-baldosa jarriko da. Ezkaratzak eta eskailerak granitozko harriz estalita.
Igeltsu laminatuzko sabai faltsua bainugela-komunetan, sukaldean, pasabide eta eskaratzetan, baita gainerako dependentzietako parte jakin batzuetan, instalazioen pasua errazteko.
Garajeetako sabaian hormigoia agerian.
Pintura plastiko lisoa paramentu bertikal eta horizontaletan.
Alikatatua paramentu bertikaletan.
Roca markako aparatu sanitarioak, kolore zurian, Victoria seriea edo antzekoa.
Txapazko bainuontzia Roca markakoa, Contesa seriea edo antzekoa.
Dutxako platera Roca markakoa, zuria.
Agindu bakarreko txorrota Roca markakoa, Victoria Plus seriea edo antzekoa.
Gas galdara indibidual estankoa, berogailuentzat eta ur beroarentzat.
Hiru geruzadun hoditerian banaketa zirkuitua.
Giroa neurtzeko termostatoa.
Aluminiozko berogailuak.
Eguzki panelak Ur Bero Sanitarioa produzitzen partzialki laguntzeko.
Pieza guztietan telebista eta internet puntuak instalatuta.
Instalazio elektrikoa Behe Tentsiorako Arautegi Elektroteknikoaren arabera.
Mekanismo elektrikoak Niessen Stylo markakoak edo antzekoak.

Kalitateen Memoria honetan deskribatzen dena aurrerapen edo aipamen gisa egiten da, gero, Proiektua aurrera eramango duten obrako arkitektoak eta zuzendariak izango dira, arrazoi teknikoetan oinarrituta, egiterakoan aldaketak egin edo arauak interpretatuko dituztenak, beti ere adierazitako kalitateetan galerarik eragin gabe.
Ohartarazten da solairu-planoetan zehaztutako zutabeen dimentsioa sekzio estandarra dela eta berori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen deneko solairuaren altuera kontuan hartuz eta instalazioen pasabidea kontuan hartuz. Era berean, eraikineko motxeta berriak eta instalazio-pasabideak ager daitezke, planoetan jasota egon ez arren.
Obra egingo da teknikari eskudunen jakinduria kontuan hartuta eta eraikuntza ongi egiteko arauari jarraituta, indarrean dauden arautegietako tolerantziak onartuz.
Oinaurren, batere kostu gehigarririk gabe pertsonalizatu ahal izango duzu zure etxebizitza, eskainitako pertsonalizazio-aukeren barruan. Horrela, hainbat ereduren artean aukera egin ahal izango duzu, zoruko zoletan, azuleju zeramikotan, pintura-koloretan, sukaldeko altzaritan, sukaldeko ginetan, eskaiolatan.
Kontsultatu ezazu Kalitateen memoria.
Gainera, eta zuk eta zureek zuen gustu eta beharretara egokitutako etxe bat lortuko duzuela bermatzeko, aukera izango duzu kostu gehigarriz pertsonalizatzeko ere. Horrela, argi-puntuak, urarenak, telefonoarenak, TBrenak, datuenak erantsi ahal izango dituzu, pertsianak motorizatu, aire girotua jarri, hari musikala, garajeko atea motorizatu, horma-armairu, gidaridun-ateak jarri, sukaldeko eta/edo komuneko altzariak aldatu, eta baita barne-banaketa aldatu ere, gune hezeak izan ezik.
Horretarako guztirako, gure Bulego Teknikoaren aholkularitza eta ikuskaritza izango duzu; han aztertuko dizute planteatutako aldaketen bideragarritasuna eta kostua.

Diseinatu ezazu zure gustura zure etxearen banaketa.

Garaia da pentsatzeko gela jakin batzuetan ohizko irekieraren ordez gidaridun-ateak jarriko dituzun.

Sanitarioen, etxetresna elektrikoen, erradiadoreen, argi-puntuen eta etengailuen banaketa ezagutu eta definitu, eta zer hartune berri nahi diren aurreikusi. Aukera dago hari musikala jartzeko, pertsianak motorizatzeko, aire girotua jartzeko, sistema domotikoaren prestazioak gehitzeko.

Proposamen desberdinak eskainiko dira sukaldeko, bainu-gela nagusiko, bigarren bainu-gelako eta etxebizitzaren gainerako zoruetarako. Zeuk erabakitzen duzu zure lekuari zer egokitzen zaion ondoen.

Arotzeria-aukera batzuk daude barrualderako, tonu eta egitura desberdinekoak.

Hainbat proposamen, zure etxebizitzako hormen kolorea aukeratzeko: Aukera kromatiko zabala, tonu neutroenetatik hasita sofistikatuenetaraino.

Aukera izango da sabaiak eskaiolazko moldurekin dotoretzeko.

Kanilatan eta sanitariotan, enpresa onenek bermatutako diseinu berritzaileenak proposatuko dizkizugu.

Kolore-karta askotarikoa edukiko duzu eskura, eta material gogorrak eta armairu erosoak, zure sukaldearen diseinua batez ere erabilgarritasunari begira gauza dadin.